Datorren ikasturteko ikastaroen izen emateak abian daude jada. Aurreko urteetatik finkatuta dauden ikastaroetan izena eman daiteke udalean edo QR-aren bitartez, baita ikastaro berriren baten eskaera egin ere.
Ordainketak, iaz bezala, hiru hilabetero izango dira, aurretiaz, eta kontu korronte bidez helbideratu eta zuzenean udalak kobratuko du. Informazio gehiago kultura@berrobi.eus helbide elektronikora idatzita lor daiteke.
Hona hemen aurtengo eskaintza:
- Esku pilota. Astelehenetan, 17:30-18:30, Frontoian.
- Antzerkia. Astelehenetan, 19:00-20:00, Eskolan.
- Dantza latinoak. Astelehenetan, 19:00-20:00, Etxolan.
- Mantentze kirola. Asteartetan eta ostegunetan, 10:00-11:00, Etxolan.
- Entrenamendu funtziona. Asteartetan, 19:00-20:00, Eskolan.
- Yoga. Asteartetan, 18:30-20:00, eta ostegunetan, 17:30-19:00, Eskolan.
- Arte tailerra. Ostiraletan, 09:30-11:30, Etxolan.
- Dekorazon. Ostiraletan, 15:30-17:00, Etxolan.