Adrian Pajaresek eta Idoia Nogalesek irabazi dute Berrobira Krosa

Tolosaldeko Ataria

XXIII. Berrobira Krosa egin dute Berrobin. 80 umek eta 69 helduk hartu dute parte.

Berrobiko Krosak adin guztietako korrikalariak bildu ditu gaur Berrobin. Haurrek nahiz helduek izan dute parte hartzeko aukera, eta asko animatu dira: 80 umek eta 69 helduk hartu dute parte.

Gizonezkoetan Adrian Pajares Dominguez izan da azkarrena, eta emakumezkoetan, Idoia Nogales Alberdi. Lehen gizonezko berrobitarra Ibai Madina Aizkorbe izan da, eta lehen emakume berrobitarra, berriz, Lide Tolosa Lezea.

Sailkapena

Gizonak

  1. Adrian Pajares Dominguez (Lazkao) – 24:03
  2. Iker Ezeiza Urkola (Ibarra) – 24:22
  3. Mattin Intxaurrondo Mujika (Berastegi) – 24:29

Emakumeak

  1. Idoia Nogales Alberdi (Deba) – 27:58
  2. Maier Ezeiza Urkola (Ibarra) – 30:12
  3. Sara Larrea Agirregomezkorta (Zarautz) – 30:20

Sailkapen guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!