Hiru kategoriak parte-hartzaileen jaiotza urtearen arabera banatuko dira.
Alde batetik, 2015etik 2021era bitartean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute; bestetik, 2011tik 2014ra jaiotakoek; eta, azkenik, 2010ean edo lehenago jaiotakoek.
Taldeek gutxienez bost jokalari izan beharko dituzte, eta nahi izanez gero, aldaketak egiteko aukera izango dute. Haurren kasuan, banaka izena ematen dutenek herritarrak izan beharko dute; helduen kasuan, berriz, taldearen hiru laurdenek gutxienez Berrobikoak izan beharko dute.
Izena emateko epea abuztuaren 24an amaituko da. Izena emateko, kategoria zehaztu, taldearen izena jarri eta parte-hartzaileen izenak bidali beharko dira, kartelean agertzen den QR kodearen bidez.