Topaketa eta bertso bazkaria, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ataria 2026ko otsailaren 24a

M8aren bueltan Berrobiko Etxolan egin zuten 'Ahalduntzetik autonomiara' hitzaldia, Marta Delgado terapeutaren eskutik. IRATI SAIZAR

Martxoak 5an emakumeen topaketa egingo dute Etxolan, eta martxoan 8an, berriz, bertso bazkari musikatua ostatuan.

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko bi ekitaldi antolatu ditu Berrobiko Udalak. Lehena emakumeen topaketa izango da, Ester Povedak zuzenduta eta Elena Arambarrik gidatuta. Martxoaren 5an, ostegunean egingo dute, 17:00etan, Etxolan.

Martxoaren 8an izango da Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, eta egun horretarako bertso bazkari musikatua antolatu dute, 14:00etan, ostatuan. Bertan izango dira Alaia Martin eta Nerea Elustondo bertsolariak, eta gai jartzaile ariko da Amaia Agirre. Bazkarirako izena emateko epea ostegunean zabalduko dute eta martxoaren 5a arte egongo da horretarako aukera, Lakarien edo ostatuan, 27 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!