Altxa Burua abestiaren bideoklipa grabatuko dute Berrobin

Ataria 2026ko urtarrilaren 7a

Altxa Burua Berrobi taldeak eskolako patioan jarritako arnasgunea.

Berrobiko eskolan eta plazan egingo dituzte grabaketak, besteak beste.

Haur eta gazteen arten mugikorraren erabilera mugatzeko helburu duen ekimena da Altxa Burua, eta joan den maiatzaren 9an izen bera duen abestia argiratu zuen Seiurte taldeak. Lehen kantu horren berri emateko bideo muntaia egin zuen Aitor Guerrero editoreak, baina orain bideoklipa grabatzeko garaia iritsi zaie Altxa Burua taldekoei. Hori datorren larunbatean, hilaren 17an, egingo dute Berrobin bertan.

Andoaingo Zinema eta Bideo eskolako ikasleek ekoitziko dute ikus-entzunezkoa, eta Berrobiko eskolan eta plazan egingo dituzte grabaketak, besteak beste. Boluntario ugarik parte hartuko dute proiektu honetan; alegia, Berrobiko zein beste herritako haur eta helduek parte hartuko dute grabaketan.

Oraindik ez dute bideoklipa argitaratzeko data zehatzik ezarri, eta antolatzaileek gaineratu dute aurrerago jakinaraziko dutela hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!