Plazaren goxotasunean bildu dira nekazari eta artisauak

Leyre Carrasco 2025eko abenduaren 14a

Azoka egin dute goizean Berrobiko plazan, eta denetariko produktuak erosteko aukera izan da bertan.

Udazkeneko azoketan ere Gabonetako opariak erosteko aukera zabala izaten da, eta eskualdean badira urtaro honetan horiek antolatzen dituzten hainbat herri. Horietako bat da Berrobi. Hain justu, goizean egin dute udazkeneko azoka. Egualdia lagun izan dute eta jendetza animatu da herri plazara. Izan ere, bertan bildu dira nekazari eta artisauen postuak eta denetariko produktuak erosteko aukera izango da horietan. Tartean, haurrentzako collage tailerra egin dute.

Arratsaldean, Txalo Taloren emanaldia egongo da Etxolan, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!