Udazkeneko azoka egingo dute igandean Berrobi

Ataria 2025eko abenduaren 10a

Iaz, Berrobin ospatu zuten udazkeneko azokan izan ziren artisau eta herritarrak. LEYRE CARRASCO

Herriko plazan bilduko dira nekazari eta artisauen postuak, 11:00etatik 14:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako aterpean egingo dute azoka.

Udazkeneko azoketan ere Gabonetako opariak erosteko aukera zabala izaten da, eta eskualdean badira urtaro honetan horiek antolatzen dituzten hainbat herri. Horietako bat da Berrobi. Hain justu, igandean egingo dute udazkeneko azoka, 11:00etatik 14:00etara. Herriko plazan bilduko dira postuak, baina eguraldi txarra eginez gero, eskolako aterpean egingo dute azoka. Herriko zein inguru artisau eta nekazari ugarik parte hartuko dute eta denetariko produktuak erosteko aukera izango dira bertan.

Arratsaldean, gainera, Txalo Taloren emanaldia egongo da Etxolan, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!