Bihar zabalduko dute Berrobiko euskara ikastaroan izena emateko aukera

Ataria 2025eko abenduaren 2a

Astelehen arratsaldeetan egingo dituzte saioak, eta horietan izena emateko azken eguna abenduaren 12a izango da.

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskara ikasteko saioak antolatu ditu Berrobin, udalak finantzatuta. Astelehenetan egingo dituzte saioak, 18:15etatik 20:15ak arte. Bihar zabalduko dute horietan izena emateko aukera eta abenduaren 12a izango da horretarako azken eguna. Interesa dutenek euskara.berrobi@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!