Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez idazleen azken liburua aztertuko dute arratsaldean

Ataria 2025eko abenduaren 2a

Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez idazleak.

Arratsaldean elkartuko dira Berrobiko irakurle taldeko kideak, 19:00tan, udal liburutegian; saio horretan izango da Erika Lagoma idazlea ere.

Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez idazleek, feminismotik eta amatasunetik prentsatu eta gauzatu dute haien azken lana: M ama* eme* ume*. Horretarako, hamaika lekukotza jaso dituzte, hamaika ama eta bi aiten testigantza bana; bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak eta ama ez izatea erabakitakoak.

Askotarikoak dira bertan bildutako esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak. Guztiak aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Horiek guztiak gaur aztertuko ditu Berrobiko irakurle taldeak, 19:00etan, udal liburutegian. Gaurko saioan Erika Lagoma idazlea ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!