Haurren zein helduen mailan jokatu dira finalak Berrobiko pilotalekuan. Sari banaketa hasi aurretik, Xabi Zubiria herritarra izan dute gogoan: pilotan aritutakoa, fronteniseko txapelketan hainbatetan parte hartu zuen. Minutu bateko isilunea egin ondoren, Zubiriari buruzko bideoa eskaini dute, eta frontenis txapelketan parte hartu izan zueneko hainbat argazki erakutsi dituzte. Segidan, Nico Artolak bertso bat eskaini dio Zubiriari, eta ondoren banatu dituzte sariak.
Haurrak
LH1 - LH4
- Txapeldun: Orkatz Ugartemendia
- Txapeldunorde: Danel Alberdi
- Hirugarren: Ugaitz Irazusta
LH5 DBH2 binaka
- Txapeldunak: Oihan Artola eta Aimar Gonzalez
- Txapeldunordeak: Anje Ruiz eta Amets Altuna
LH5 DBH2
- Txapeldun: Oihan Artola
- Txapeldunorde: Amets Altuna
Helduak
Mutilak binaka
- Txapeldunak: Erik Sagastume eta Ander Iribarren
- Txapeldunordeak: Yerai Otegi eta Jon Ander Artaza
Mistoa
- Txapeldunak: Mireia Barriola eta Julen Garaiburu
- Txapeldunordeak: Maialen Loiola eta Alain Luisa
Neskak binaka
- Txapeldunak: Mireia Barriola eta Irati Rekondo
- Txapeldunordeak: Alaitz Aramendi eta Madier Iraola
Mutilak banaka
- Txapeldun: Odei Arregi
- Txapeldunorde: Ion Jauregi