Frontenislari onenak txapelaren bila lehiatuko dira larunbatean

Ataria 2025eko azaroaren 27a

Iazko frontenis txapelketako finalistak.

Larunbatean jokatuko dira XXXIII. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalak.

Berrobiko Urreburu pilotalekuan jokatuko dira, eta ekitaldia 14:30ean hasiko da, umeen kategoriekin. Hiru kategoria daude: LH1-LH4 banakakoan Orkatz Ugartemendiak eta Danel Alberdik jokatuko dute, LH5-DBH2 binakakoan Ekhi Altuna-Amets Altuna bikoak eta Oihan Artola-Aimar Gonzalez bikoak eta LH5-DBH2 banakoak Ekhi Altunak eta Amets Altunak.

Helduen finalak 15:30ean hasiko dira. Mutilen binakakoan finalistak Yeray Otaegi-Jon Ander Artaza eta Erik Sagastume-Ander Iribarren izango dira. Ondoren, modalitate mistoaren finala, Julen Garaiburu-Mireia Barriola eta Maialen Loiola-Alain Luisaren artekoa. Ondoren, nesken txanda izango da, eta Alaitz Aramendi-Maider Iraola eta Mireia Barriola-Irati Rekondo dira finalistak. Txapelketarekin bukatzeko mutilen banakako partida jokatuko da, Ion Jauregi eta Odei Arregiren artekoa; Ion Jauregi da aurten herriko finalista bakarra.

Partida guztiak amaitzean egingo dute sari banaketa. Bestalde, hainbat saski zozketatuko dituzte ekitaldian: Errazkin Artola harategiarena, Lakarie herriko dendarena eta Lesmesen txerrikume bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!