San Andres eguna ospatzeko jarduera ugari izango dira Berrobin

Ataria 2025eko azaroaren 24a

Berrobiko haurrak buruhandiekin 2018ko San Andresetan. MAIER UGARTEMENDIA

Larunbatean, San Andres Eguna ospatuko dute Berrobin; besteak beste, pintxo lehiaketa, frontenis txapelketako finalak, herri afaria eta kontzertuak izango dituzte.

Azaroaren 30an izango da San Andres Eguna, baina Berrobin, bezperan ospatuko dute. Horretarako egitarau zabala prestatu dute, goizetik iluntzera arte. Gaztetxoek antolatutako pintxo lehiaketa egingo dute, 11:00etatik aurrera, eta 15:00etan, XXXIII. Ion Ander Izagirre frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte pilotalekuan. Iluntzean, 20:30etan, herri afaria egingo dute Iriarte jatetxean, eta ondoren, 23:45ean, Andoni Ollokiegi musikariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Begi Gorri gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!