Zabalik da Berrobiko frontenis txapelketetako izen ematea

Ataria 2025eko urriaren 15a

Iazko nagusien frontenis txapelketako finaletako bateko argazkia. I. TERRADILLOS

33. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa eta Haurren IV. Frontenis Txiki Txapelketa jokatuko dira azaroan zehar, eta hilaren 29an izango dira finalak; Lakarien edo Iriarten eman daiteke izena.

Berrobiko Begi-gorri gaztetxeak antolatuta, azaroaren 15etik 29ra bitarte jokatuko da 33. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa. Lau kategoria izango dira: gizonezkoen banakakoa eta binakakoa, emakumezkoen binakakoa eta bikote mistoena.

Izen ematea zabalik da azaroaren 6ra arte, eta Iriarte jatetxean edo Lakarie dendan egin behar da. Jokalari bakoitzak 10 euro ordaindu behar du. Kanporaketak azaroaren 7an zozkatuko dituzte, 18:00etan, gaztetxean.

Haurren IV. Frontenis Txiki Txapelketa ere antolatu dute. Azaroaren 8an eta 9an izango dira kanporaketak, eta finalak, 29an. Hiru maila izango dira: LH 1 eta LH 4 maila artekoen banakakoa –frontoiko atzeko txokoan–, eta LH 5 eta DBH 2 maila artekoen banakakoa eta binakakoa. Azaroaren 4a baino lehen eman behar da izena, Lakarien edo Iriarten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!