Haur eta gazteek eman diote hasiera Berrobira Krosari eta ondoren izan da helduen txanda. Abuztuan istripuz hil zen Xabi Zubiria herritarra izan dute gogoan eta minutu bateko isilunea eta gero hasi da krosa. Gainera herritar gehienek Zubiria gogoratzeko atera duten elastiko batekin korritu dute krosa.
Gizonezkoetan Adrian Pajares Dominguez, Jokin Bellido Leal eta Jon Zubeldia Larrarte asteasuarra izan dira hiru lehenengoak eta emakumezkoetan Irati Larrañaga Matxain, Eneritz Iraola Eskisabel bidaniarra eta Naiara Domeño Civico tolosarra.
Sailkapena
Gizonezkoak
- Adrian Pajares Dominguez 00.24.06(Lazkao)
- Jokin Bellido Leal 00.24.09 (Orio)
- Jon Zubeldia Larrarte 00.24.12 (Asteasu)
- Asier Mujika Gonzalez 00.24.25 (Tolosa)
- Iker Ezeiza Urkola 00.24.32 (Ibarra)
Emakumezkoak
- Irati Larrañaga Matxain 00.28.40 (Usurbil)
- Eneritz Iraola Eskisabel 00.29.26 (Bidania)
- Naiara Domeño Civico 00.30.11 (Tolosa)
- Maier Ezeiza Urkola 00.30.20 (Ibarra)
- Karina Fuertez Aza 00.30.25 (Donostia)
Sailkapen guztia hemen.