Izen ematea zabalik XXII. Berrobira Krosean parte hartzeko

Ataria 2025eko irailaren 11

XXII. Berrobira Krosa antolatu dute hilaren 20rako Berrobin. Ohi bezala, haurrentzako eta helduentzako probak izango dira.

Haurretan lau maila izango dira: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantil/kadeteak. Maila bakoitzak bere ibilbidea izango du. Helduei dagokionez, 7,5 kilometroko proba egin beharko dute. Helduek Internet bidez bakarrik eman dezakete izena, Herrikrosa.eus webgunean sartuta; haurrek Internet bidez edota egunean bertan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!