Berrobiko jaiak 2025

Iker Aierbe eta Esti Armendariz izan dira irabazleak

Ataria 2025eko abuztuaren 30a

Paella lehiaketa eta ondoren bazkaria egin dute eguerdian Berrobiko jaietan. Guztira hamazazpi parte hartzaile aritu dira irabazteko asmoz.

Azkenean Iker Aierbe eta Esti Armendariz izan dira irabazleak, eta ez da lehenengo aldia hori lortzen dutena, aurrekoetan ere irabazi edo bigarren geratu izan baitira. Gaurkoan Lakarie kafetegian gosaria irabazi dute. Gazte eta helduek parte hartu dute paella lehiaketan. Epaileek prestatutakoa probatu ondoren eta epaia eman eta gero, bazkarian elkartu dira 260 pertsona inguru. Bien bitartean, Bonberenea txaranga festak alaitzen aritu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!