Uxue Alberdiren 'Hetero' liburu aurkezpena, Berrobin

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Ostegunean aurkeztuko dute, 11:00etan, udal liburutegian.

Berrobiko irakurle taldeak ostegunerako zita antolatu du; Uxue Alberdi idazlearen Hetero liburua aztertu eta iruzkinduko dute. Bertan izango da, gainera, idazlea bera liburua aurkezten.

Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan, eta hala deskribatzen du azken lana: «Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez».

«Aitak —odolekoak, kulturalak, politikoak—, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante «idealizatuak»; hiru laguneko gorputz bakar bat frenorik gabe aldapan behera; Zarautz, Elgoibar, Kuba —«desira aplastante bat»—; Whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!