Tolosaldeko euri erauntsia

Berrobin ere auzolanean garbitu dituzte kale eta bideak

Ataria 2025eko ekainaren 14a

Berrobin lan eta lan eman dute eguna eta Aitzol Izquierdo alkateak eskerrak eman dizkie lagundu duten guztiei. 

Berrobin Elduain eta Berastegiko herritarren eta udal baliabideen laguntza jaso dute atzoko euritearen ondorioei aurre egiteko. Euri erauntsia dela eta errepidea lokatz eta harriz beteta izan dute eta herriko hainbat gunetan ur putzu handiak sortu dira. Guztira 80 bat pertsona aritu dira lanean eta pixkanaka guztia garbitzen egon dira. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondeatzailea faltan bota dutela esan du, «gure, Elduain eta Berastegiko makineriarekin aritu gara lanean».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!