Kulturaldia amaitzeko, azoka egingo dute Berrobin

Ataria 2025eko maiatzaren 27a

Igandean azoka eguna izango dute berrobitarrek; 11:00etatik 14:00etara denetariko postuak izango dira ikusgai plazaren bueltan.

Kulturaldiko azken astean sartu dira berrobitarrak, eta oraindik izango dute zertaz gozatu. Gaur, esaterako, Itxaso Martinen Punto Bobo liburua aztertuko du irakurketa taldeak, 19:30etatik aurrera. Eta datozen egunetan, gainera, eskolako umeen judo, antzerki eta dantza kontenporaneo emanaldiak izango dira ikusgai.

Egitarauari igandean emango diote amaiera, eta egun horretarako udaberriko artisau azoka antolatu dute, 11:00etatik 14:00etara. Plazan egingo dute eta herritarrek denetariko produktuak izango dituzte aukeran. Arratsaldean, berriz, herriko dantzarien emanaldia izango da ikusgai, 18:00etan hasita.

EGITARAUA

  • Maiatzak 27, asteartea
    • 19:30. Irakurketa taldea.
  • Maiatzak 28, asteazkena
    • 17:00. Eskolako umeen judo emanaldia.
  • Maiatzak 29, osteguna
    • 17:00. Eskolako umeen antzerki emanaldia.
  • Maiatzak 30, ostirala
    • 17:00. Eskolako umeen dantza kontenporaneo emanaldia.
  • Maiatzak 31, larunbata
    • 15:30. Ataria pilota topaketa. Benjamin maila.
  • Ekainak 1, igandea
    • 11:00. Udaberriko artisau azoka.
    • 18:00. Herriko dantzarien emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!