Mugikorrik gabeko lau arnasgune Berrobin

Ataria 2025ko mai. 1a, 07:59

Altxa Burua Berrobi taldeak mugikorrik gabeko lau arnasgune jarri ditu herrian zehar; udal liburutegian, mediku kontsultan, parkean eta eskolako patioan jarri dituzte panelak.

Azken urteetan areagotu egin da sakelako mugikorraren erabilera, baita haur zein gazteen artean ere. Horren erakusle da astelehenean argindarraren erorketak sortu zuen zoramena. Joera horrek kezka sortu du azkenaldian, eta ahotsa altxatu dute zenbaitek, Altxa Burua mugimenduaren babespean. Eskualdean geroz eta gehiago dira mugimendu honekin bat egin duten udalerriak, eta horietako bat da Berrobi.

Mugikorraren erabilera mugatua haur eta nerabeen artean osasuntsuagoa izango dela pentsatuta, guraso talde batek Altxa Burua mugimendua abiatu zuen duela urtebete Berrobin, udalarekin elkarlanean. Horretarako pausoak ematen dabiltza eta lau arnasgune ezarri dituzte herrian zehar. Hain zuzen, udal liburutegian, mediku kontsultan, parkean eta eskolako patioan ezarri dituzte arnasguneak. Gune horiek gazteen artean mugikorrik gabekoak direla adierazteko panelak jarri dituzte eta dagoeneko martxan dira. «Helduok eredu gara denean, baita mugikorraren erabileran ere, bai etxean eta baita kalean», adierazi du Larraitz Iraola herritarrak eta mugimenduko kideak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!