Berrobiko udaberriko azokan postua jartzeko izen-ematea zabalik

Ataria 2025eko apirilaren 7a

Ekainaren 1an, igandean udaberriko azoka ospatuko dute Berrobin, eta bertan postua jartzeko interesa dutenek maiatzaren 17a arte izango dute izena emateko aukera.

Udaberrian ekintza ugari izaten dituzte Berrobin, eta horietako bat izan ohi da azoka. Pasa den astean iragarri zuten horren data, eta aurten, ekainaren 1an, igandean ospatuko dute herriko plazan. Bertan postua jartzeko interesa duten sortzaileek jada izena emateko aukera dute. Maiatzaren 17a baino lehen egin beharko dute galdetegia betez. Informazio gehiagorako kultura@berrobi.eus helbidera idatzita edo sare sozialen (@BerrobiBizi) bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!