Berhobi Stand-Up probalekuaren bigarren saioa egingo dute ostiralean

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Antonio Iriarte, Gaizka Sarasua, Joxek Farra eta Mitxel Martinez izango dira ostiraleko protagonistak probalekuan. Etxolan eskainiko dute bakarrizketa saioa, 19:30etan hasita.

Berhobi Stan-Up probalekua izeneko bakarrizketa saioaz gozatzeko aukera izango dute, bigarren aldiz, berrobitarrek. Oraingo honetan Antonio Iriarte, Gaizka Sarasua, Joxek Farra eta Mitxel Martinez umoregileak izango dira protagonistak, eta aurreko saioaren antzera, oraingo honetan ere Etxolan egingo dute, ostiralean, 19:30etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!