Herri txikien arteko pilota txapelketako partidak jokatu dituzte, gaur arratsaldean, Berrobiko frontoian. Eskualdeko hainbat herritatik bertaratu dira gaztetxoak pilotan lehiatzera, besteak beste, Alkizatik, Altzotik, Alegiatik, Ikaztegietatik, Albizturtik eta Amasa-Villabonatik.