Berrobiko Udala, Berrobi Jai eta Kultur elkartearekin batera aurtengo San Agustin jaiak antolatzen dabil eta horiek herritarrekin antolatzeko bilera egingo dute bihar, 18:00tan, udaletxeko pleno aretoan. Taldetxoa osatu nahi dute herrian festak antolatzen joateko, eta horregatik, herritar guztiak gonbidatu dituzte.