Herritarren proposamenak bilduko dituzte mugikorrik gabeko guneak ezartzeko Berrobin

Ataria 2025eko otsailaren 12a

Altxa Burua Berrobi elkarteak bilera irekia antolatu du astelehenerako, 17:30etan, pleno aretoan.

Altxa Burua Berrobik herrian zehar mugikorrik gabeko guneak ezartzeko asmoarekin dabil. Ekimenaren inguruko nondik norakoak azaltzeko bilera irekia egingo du astelehenean, 17:30etan, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, herrian zehar ezarriko diren gune hauei buruzko informazioa eta zergatia azaldu nahi die herritarrei, baita proposamenak jaso ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!