Lau umoregilek bakarrizketa saioa eskainiko dute ostiralean, Berrobin

Ataria 2025eko urtarrilaren 29a

Amaia Ruiz de Galarreta, Esti Curiel, Manex Astigarraga eta Beñat Iturbe izango dira ostiraleko protagonistak probalekuan. Etxolan eskainiko dute bakarrizketa saioa, 19:30tan hasita.

Berhobi Stan-Up probalekua izeneko bakarrizketa saioaz gozatzeko aukera izango dute berrobitarrak ostiralean. Amaia Ruiz de Galarreta tolosarra, Esti Curiel, Manex Astigarraga eta Beñat Iturbe umoregileak izango dira bertan. Etxolan egingo dute, 19:30etan abiatuta, eta sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!