Ttipi-ttapa egitasmoa egingo dute asteazkenean Berrobin

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Eskolako ikasleak eta hirugarren adineko herritarrek goiza batera igaroko dute asteazkenean; paseoa emateaz gain, jolasean arituko dira Etxolan.

Ttipi-ttapa egistamoaren bueltan, Berrobiko eskolako 4. mailako ikasleak eta hirugarren adineko herritarrak berriro elkartuko dira. Honela, goiza batera igaroko dute. Herriko plazatik abiatuko dira 10:00etan eta paseoa emango dute herrian zehar. Ondoren, Etxolara joango dira eta kafe bat hartuz, kartetan arituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!