Hotzari aurre egiteko, azokaren bueltan ibili dira berrobitarrak

Leyre Carrasco 2024ko abenduaren 15a

Udazkeneko azoka egin dute goizean Berrobin eta denera 26 postu izan dira eskolako aterpean; taloak jateko aukera eta animalien erakusketa ere egin dute.

Hotza ez da aitzakia izan gaurko azoka ospatzeko. Eta hala egin dute Berrobin. Azken bi urteetako arrakasta ikusi ostean, aurten, hirugarren aldiz antolatu dute udazkeneko azoka. Denera 26 postu bildu dira eskolako aterpean, eta denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da. Horrez gain, hotzari aurre egiteko talo beroak ere izan dira, baita animalien erakusketa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!