Abendua ekintzaz beteta izango dute Berrobin

Ataria 2024ko abenduaren 9a

Berrobiko Udalak abenduko agenda antolatu du eta datozen asteetan izango dute zertaz gozatu berrobitarrek; igandean, udazkeneko azoka egingo dute plazan, 11:00etatik aurrera.

Asteazkenean, Berrobiko Udalak, kultur eta kirol eragileekin batera Gabonak antolatzeko bilera egingo dute 18:00tan, udaletxeko pleno aretoan. Bileran parte hartzeko gonbita zabaldu dute herritarren artean. Ostegunean, emakume topaketa izango dute 17:00tan, Etxolan, eta igandean, berriz, azoka eguna izango dute. Hain justu, plazan egingo dute, 11:00etatik 14:00ak arte. Bertan, mota guztietako postuak izango dira; elikagaiak ez ezik, arropa, poltsak edota bitxiak erosteko aukera ere izango da, eta tartean, tailerrak eta zozketak egingo dituzte.

Datozen asteetan ere izango da zertaz gozatu Berrobin.

EGITARAUA

  • Abenduaren 11a, asteazkena
    • 18:00. Gabonak antolatzeko bilera, udaletxeko pleno aretoan.
  • Abenduaren 12a, osteguna
    • 17:00. Emakume topaketa, Etxolan.
  • Abenduaren 13a, ostirala
    • 18:00. Herri batzarra, udalean.
  • Abenduaren 15a, igandea
    • 11:00-14:00. Udazkeneko azoka, plazan.
  • Abenduaren 19a, osteguna
    • 19:00. Irakurle taldeak '7300 mg eszitalopram' liburua aztertuko du, liburutegian.
  • Abenduaren 24a, asteartea
    • 10:00. Gabonak kantari.
  • Abenduaren 31a, asteartea
    • 10:00. San Silvestre krosa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!