XXXII. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketaren finalak hartu ditu gaur Berrobiko Urreburu pilotalekuak. Lau kategoriatan jokatu dira finalak, eta aurretik gaztetxoen finalak jokatu dituzte. Zale asko gerturatu da frontoira partidez gozatzera.
Haurren mailan, LH1-LH4 kategorian, banaka Orkatz Ugartemendia geratu da lehen postuan; bigarren Ugaitz Irazusta izan da, eta hirugarren Danel Alberdi. LH5-DBH2 kategorian, banaka, Ekhi Altunak irabazi du, eta bigarren Amets Altuna izan da.LH5-DBH2 kategorian binaka Aritz Gorostidi-Alain Urrutia izan dira garaileak, Aratz Barandarain-Oier Zabaleta bigarren geratu dira eta Amets Altuna-Ekhi Altuna hirugarren.
Helduen mailan, gizonezkoetan binaka, Jon Ander Artaza-Yeray Otaegik irabazi dute Iosu Iruretagoiena-Ion Jauregiren aurka, 30-17ko emaitzarekin.
Binaka mistoan, Mireia Barriola eta Julen Garaiburu bikoak 30-22 irabazi du, Nagore Lizardi eta Niko Artola bikoaren aurka. Emakumezkoetan binaka, Oihane Vergara eta Elena Artieda bikoak 30-19 irabazi du Irati Rekondo eta Mireia Barriolaren aurka. Azkenik, gizonezkoetan banaka, Odei Arregi izan da garaile Mikel Etxeberriari 30-18 irabazita.