Txapelak banatzeko unea iritsi da frontenis txapelketan

Ataria 2024ko aza. 29a, 12:01

XXXII. Ion Izagirre Frontenis Txapelketaren finalak jokatuko dira larunbatean, Berrobiko Urreburu pilotalekuan.

15:45ean hasiko dira finalekin, eta lehenengoan gizonezkoen binakakoa izango da: Jon Ander Artaza eta Yeray Otaegi bikoak Iosu Iruretagoiena eta Ion Jauregi izango du aurkari. Binaka mistoan, Mireia Barriola eta Julen Garaiburu bikoak, Nagore Lizardi eta Niko Artola. Emakumezkoetan binaka, Oihane Vergara eta Elena Artieda bikoak, Irati Rekondo eta Mireia Barriola. Azkenik, gizonezkoetan banaka, Mikel Etxeberrria eta Odei Arregi.

Aurretik, 15:00etan hasita, haurren partidak jokatuko dira: Orkatz Ugartemendia Danel Alberdiren aurka, Ekhi Altuna Amets Altunaren aurka, eta Aritza Gorostidi eta Alain Urrutia, Aratz Barandiaran eta Oier Zabaletaren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!