Zabalik da Berrobiko euskara ikastaroan izena emateko aukera

Ataria 2024ko azaroaren 11

Euskaraz hitz egiten ikasteko saioak egin dituzte Berrobin, eta gaurtik hasita azaroaren 25a arte izango da horietan izena emateko aukera.

Euskaraz hitz egiten ikasteko aukera zabaldu dute Berrobin. Izan ere, Berrobiko Udalak finantzatuta, ikastaroa antolatu du, eta dagoeneko zabalik da bertan izena emateko aukera. Interesa dutenek azaroaren 25era arte egin beharko dute euskara.berrobi@gmail.com helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!