Berrobiko udazkeneko azokan postua jartzeko izen-ematea zabaldu dute

Ataria 2024ko azaroaren 6a

Abenduaren 15ean, igandea, udazkeneko azoka ospatuko dute Berrobin, eta bertan postua jartzeko interesa duten sortzaileek abenduaren 1a arte izango dute izena emateko aukera.

Gabonetako opariak erosteko aukera aparta izaten dira udazkeneko azokak, eta eskualdean hainbat antolatuko dituzte abenduan zehar. Horietako bat da Berrobikoa, eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi dira. Hain justu, abenduaren 15ean, igandea, ospatuko dute plazan, baina espazio falta dela eta, postua jartzeko asmoa dutenek aurretik eman beharko dute izena. Abenduaren 1a, igandea, arte izango dute horretarako aukera formularioa betez.

Informazio gehiagorako kultura@berrobi.eus helbidera idatzita edo sare sozialen (@BerrobiBizi) bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!