Kultur ekitaldi ugari izango dituzte udazkenean Berrobin

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Azaroan zehar ekitaldiak izango dituzte Berrobin, eta egitaraua abiatzeko pilota eskolako topaketak egingo dituzte azaroaren 11an.

Berrobiko Udalak udazkeneko kultur programazio zabala antolatu du, herriko zenbait eragileekin elkarlanean. Hitzaldiak, emanaldiak eta kirol ekitaldi ugari izango dira tartean.

Hona hemen egitaraua:

  • Azaroak 11, astelehena
    • 16:00. Pilota eskolako topaketak.
  • Azaroak 16, larunbata
    • Alebinak. Eskubaloia. Berrobi - Herrikide.
  • Azaroak 17, igandea
    • 17:00. Go!azen telesailaren estreinaldia Etxolan.
  • Azaroak 23, larunbata
    • Benjaminak. Saskibaloia. Berrobi - Irura.
  • Azaroak 28, osteguna
    • ‘Gure seme-alabakeuskaratik gertu ala urrun bizi dira?’, eskolan.
  • Azaroak 29, ostirala
    • 17:00. 3x3 basket txapelketa, IKKren eskutik.
    • 19:30. Andoni Magia En Zapatillas magoaren emanaldia.
    • 21:00. Bertso afaria Joanes Ilarregi eta Sustrai Colinarekin ostatuan.
  • Azaroak 30, larunbata
    • 12:00. San Andres meza.
    • 14:00. San Andres bazkaria ostatuan.
    • 15:30. Frontenis txapelketako finalak, IKKren eskutik.
    • 19:00. Pintxopotea.
  • Abenduak 1, ostirala
    • 09:00. Mendi irteera, Euskara taldearen eskutik. Ondoren, hamaiketakoa.
  • Abenduak 3, asteartea
    • 17:30. Berbaxerka jolasa eta Gaztain jana, Euskara taldearen eskutik

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!