Jokin Bellido eta Itziar Ibarbia azkarrenak Berrobiran

Naiara Roldan de Aranguiz 2024ko irailaren 21a

Jokin Bellidok, Aitor Regillagak eta Iker Ezeizak osatu dute gizonezkoen podiuma, Berrobin; emakumezkoen lehen hiru postuak Itziar Ibarbia, Eneritz Iraola eta Laiane Arrospiderentzat izan dira, hurrenez hurren.

Helduen proba hasi aurretik, lasterketa bidea txikienentzat izan da. Honela, Berrobi festa bihurtu dute parte hartzaileek eta ikusleek, azken hauek txikienei animoak eskainiz.

Tradizio handiko proba da Berrobikoa, askorentzat Behobia prestatzen joateko baliagarria. Aurtengoa XXI. Berrobira Krosa izan da, eta korrikalariek ohi bezala 7,5 kilometroko ibilbidea burutu behar izan dute zein baino zein azkarrago. Guztira, bost buelta eman dizkiote zehaztutako ibilbideari.

Honela, azkarrenak Jokin Bellido, gizonezkoetan, eta Itziar Ibarbia, emakumezkoetan izan dira. Lehen hirukoa osatzen Aitor Regillaga eta Iker Ezeiza, gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, Eneritz Iraola eta Laiane Arrospide izan dira.

Aurreikusitako eguraldirik ez du egin eta Berrobira gerturatu diren kirolariak pozik ziren, euri zaparradarik ez baitu egin. Proba erdian tanta batzuk erori badira ere, ez diote probari ikuskizunik kendu.

Lasterketa hasi aurretik, antolatzailea den Ibin kirol klubak, aste honetan zendutako Pakita Araolaza Olarrarentzat minutu bateko isilunea eskatu du, eta honela, proba berrobitarrari eskaini diote.

SAILKAPENA

GIZONEZKOAK
  1. Jokin Bellido Leal. 24.18. Orio.
  2. Aitor Regillaga Beloki. 24.27. Tolosa.
  3. Iker Ezeiza Urkola. 24.50. Ibarra
EMAKUMEZKOAK
  1. Itziar Ibarbia Urrutia. 28.53. Alkiza.
  2. Eneritz Iraola Eskisabel. 28.54. Bidania.
  3. Laiane Arrospide Garmendia. 30.16. Tolosa.
BERROBITARRAK
  • Itziar Ibarbia Urrutia. 28.53.
  • Ibai Madina Aizkorbe. 25.43.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!