Berrobiko jaiak 2024

Esti eta Iker Aierbe irabazle paella lehiaketan

Ataria 2024ko abuztuaren 31

Paella lehiaketa egin dute Berrobiko jaien barruan, eta 14 parte hartzaile izan dira. Ondoren, prestatutakoa jateko bazkaria egin dute.

Berrobiko San Agustin jaien barruan, paella lehiaketa egin dute eguerdian hasita. 14 parte hartzaile animatu dira, eta amaitu dutenean epaimahaiak banan bana guztiak dastatu ostean, maila eta zapore oso onekoak prestatu dituzte nabarmendu dute. Hori bai, guztietatik Esti eta Iker Aierbek egindakoa izan dela onena ebatzi dute, «duen zaporeagatik eta ondo egina dagoelako». Ez dutela gainera saria irabazi duten lehen aldia azpimarratu dute dute.

Lehiaketaren irabazlearen izena esan orduko, herritarrak bazkaltzeko eseri dira. Gehienek, aurrez prestatutako paellak izan dituzte jateko. Arratsaldean, 18:00etan hasita, herri jolasak izango dituzte plazan. 19:30ean, Matraka elektrotxarangak girotuko du herria, eta gauean, 00:00etan Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua izango da. Bukatzean, DJa arduratuko da musika jartzeaz.

Bihar izango dute berrobitarrek jaien azken eguna.

Irailak 1, igandea

  • 12:00. Pilota partidak, herriko pilotariekin.
  • 16:00. Mus txapelketa, Bide Ona elkartean.
  • 17:00. Dantza txapelketa herrikoia.
  • 18:00. Ai Ama! taldearen eta Kristina Solanoren eskutik erromeria.
  • Iluntzean. Ttonttor txaranga.
  • Azkenik. Zahagiardoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!