Berrobiko jaiak 2024

Guztientzat lekua

Ataria 2024ko abuztuaren 29a

Erretirodunek bazkaria eta dantzaldia izan dute, eta gaztetxoek bizkotxo lehiaketan hartu dute parte.

San Agustin Egunaren biharamunean askotariko ekitaldiez gozatu ahal izan dute berrobitarrek. Erretirodunak, esaterako, ostatuan izan dute euren txokoa. Bertan egin dute bazkaria, eta ondoren, musikaz lagundurik, dantzarako tartea ere izan dute.

Gaztetxoak, berriz, bazkalostean bizkotxo lehiaketan trebatu dira. Parte hartzaile ugari izan ditu lehiaketak, eta ederki apaindu dituzte bizkotxoak.

Hurrengo hitzordua sagardo dastaketa da, Izer eta Narbaiza trikitilariek lagunduta. Eta gauean izango den mozorro lehiaketak ere jai giroa zabalduko du. 23:00etatik aurrera dantzaldia izango da Iñaki Perurenarekin.

San Agustin jaietako egitarau osoa hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!