Berrobiko festen barruan, fandango eta arin-arin txapelketa herrikoia egingo dute irailaren 1ean, Berrobiko plazan. Bikoteka parte hartu beharko da eta epaimahaiak aurretik emandako piezekin prestatu beharko da dantza. Bikote irabazleak saria izango du.
Parte hartzeko interesa dutenek uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, berrobinereeuskaraz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.