Berrobiko jaiak 2024

Berrobiko Gazte Eguna ospatuko dute, lehen aldiz, abuztu bukaeran

Ataria 2024ko uztailaren 8a

Egun osoko egitaraua prestatu dute abuztuaren 31rako; bazkari herrikoia, jolasak, elektrotxaranga eta musikarekin gozatzeko aukera izango dute, besteak beste.

Berrobiko jaien barruan, Gazte Eguna egingo dute aurten. Abuztuaren 31n izango da, eta 14:00etan emango diote hasiera egunari. Paella lehiaketa egingo dute, eta Bide-Ona elkartean bazkaria ere egingo dute. Ondoren, 17:30ean hasita, herri jolasak egingo dituzte, eta horiek amaitzean, 19:30etik aurrera, musikak hartuko du Berrobi. Lehenik, Matraka elektrotxaranga ibiliko da herrian zehar, eta ondoren, 00:00etatik aurrera, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Destroy-en kontzertuak izango dira plazan. Goizaldeko 07:00etara iristen diren gaupaseroek argazkia aterako dute.

Antolatzaileek jakinarazi bezala, «ez da inongo eraso sexista, arrazista eta LGTBIQ+ fobiarik onartuko».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!