Igandean egingo dute Udaberriko Azoka Berrobin

Ataria 2024ko maiatzaren 30a

Beste behin, herriko eta inguruko nekazariek eta artisauek plaza hartuko dute; guztira, 28 postu izango dira goiz osoan zehar.

Eguraldi onarekin batera hasten dira udaberriko azokak. Eskualdean ugari izaten ditugu, eta horren adibidea da igandean Berrobiko plazan egingo dutena, 11:00etatik 14:00etara. Guztira, 28 postu izango dira. Herriko eta inguruko baserritarren produktuak ez ezik, artisauen lanak ikusi eta erosteko aukera ere izango da. Gainera, gose dagoena mokadutxo baterako tartea ere izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!