Maiatza eta ekaina ekintzaz beteta izango dute Berrobin

Ataria 2024ko mai. 15a, 16:00

Berrobiko Udalak, herriko zenbait eragileekin batera, kultur eta kirol ekitaldi ugari antolatu ditu datozen bi hilabeteetarako; San Isidro eguna dela eta, gaur, afaria egingo dute.

Berrobin ez dute aspertzeko denborarik izango. Izan ere, Berrobiko Udalak eta herriko zenbait eragileek, ekitaldi agenda zabala antolatu dute, eta maiatzean eta ekainean zehar herritarrek izango dute zertaz gozatu. Gaur izango dute lehena. San Isidro Eguna dela eta, afaria egingo dute, 20:30etan. Horrez gain, datozen egunetan, tailerrak, emanaldiak, topaketak edota txapelketak izango dituzte aukeran, eta urteroko moduan, ekainaren 2an udaberriko azoka egingo dute.

Argazki rallya

Martxoaren 30ean argazki rallyaren sari banaketa egingo dute liburutegian. Aurtengo gaia 'zantza' da, eta parte hartzaileek horren bueltan atera beharko dituzte argazkiak. Parte hartzeko interesa dutenek ostirala arte izango dute horiek entregatzeko aukera, liburutegia@hotmail.com helbidera bidalita.

Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi argazki entregatu ahal izango ditu. Argazkiek izenburua beharko dute eta parte hartzailean izena eta adina zehaztu beharko da. Horrez gain, argazkiak horizontalean entregatu beharko dira, eta kalitate ona izan beharko dute. Kalitate ona ematen ez duten argazkiek lehiaketatik kanpo geratuko direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira. Batetik, gazteen kategoria izango da, 16 urtez beherakoena, eta bestetik, helduen kategoria, 16 urtetik gorakoena. Argazki guztiak liburutegian izango dira ikusgai, maiatzaren 23tik, ostegunetik aurrera. Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak 2025eko egutegian erabiliko dira.

EGITARAUA

MAIATZA

  • Maiatzak 15, asteazkena
    • 20:30. San Isidro afaria.
  • Maiatzak 22, asteazkena
    • 17:30. Felix Beunzaranen sukaldaritza tailerra Bide Onan.
  • Maiatzak 24, ostirala
    • 16:10. Berrobi Kantari.
    • 17:00.Dantza modernoko ikasleen erakustaldia.
    • Iluntzean, herri txikien arteko Gipuzkoako areto futbol txapelketa: Ikaztegieta vs Berrobi (Ikaztegietan).
    • 19:00. Antxuak balia bertso emanaldia.
  • Maiatzak 25, larunbata
    • 14:00. Iturriza dendari omenaldi bazkaria.
  • Maiatzak 26, igandea
    • 07:30. Zegama Aizkorri ikustera joateko irteera.
  • Maiatzak 27, astelehena
    • 17:00. Judoko ikasleen emanaldia.
  • Maiatzak 28, asteartea
    • 18:00. Emakume topaketa.
  • Maiatzak 30, osteguna
    • 18:00. Argazki rallya eta literatura txapelketetako sari banaketa.
    • 19:30. Irakurle taldea.
  • Maiatzak 31, ostirala
    • Iluntzean, herri txikien arteko Gipuzkoako areto futbol txapelketa: Ikaztegieta vs Berrobi (Berrobin).

EKAINA

  • Ekainak 1, larunbata
    • 18:30. Jon Plazaolaren Tu-Tum platz bakarrizketa.
  • Ekainak 2, igandea
    • 11:00. Udaberriko azoka.
    • 18:00. Herriko dantzarien erakustaldia.
  • Ekainak 3, astelehena
    • 15:30. Altxa buruak antolatuta, hitzaldia Telmo Lazkanoren eskutik, mugikor eta pantailen erabileran aditua (1. zatia).
    • 18:00. Gereziondoko ekitaldia.
  • Ekainak 6, osteguna
    • 15:30. Altxa buruak antolatuta, hitzaldia Telmo Lazkanoren eskutik, mugikor eta pantailen erabileran aditua (2. zatia).
    • 17:30. Eskolako antzerki taldearen emanaldia.
  • Ekainak 7, ostirala
    • Eskolako ikasleen emanaldia.
  • Ekainak 8, larunbata
    • Iluntzean, herri txikien arteko Gipuzkoako areto futbol txapelketaren finala.
    • 20:00. Txalo-Talo antzerki taldearen eskitik, 'Kutxidazu bidea Ixabel' emanaldia.
  • Ekainak 20, osteguna
    • 18:00. Emakume topaketa.
  • Ekainak 23, igandea
    • 18:00. niMú konpainiaren 'Pausa' emanaldia.
  • Iluntzean, zahagi ardoa Urrutin San Juan sua.
  • Ekainak 25, asteartea
    • 19:30. Irakurle taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!