Kandi Iturriza omendu dute Berrobin

Leyre Carrasco 2024ko apirilaren 28a

Erretiroa hartzera doa Iturriza janari dendako arduraduna den Kandi Iturriza, eta merezitako omenaldia egin diote herritarrek; dantza eta bertsoak izan dira, eta oroigarria ere eman diote.

Ekitaldi hunkigarria izan dute gaur, Berrobin. Izan ere, erretiroa hartzera doan Iturriza janari dendako arduraduna den Kandi Iturriza omendu dute herritarrek. Duela 50 urte baino gehiago zabaldu zituen ateak Berrobiko Iturriza janari dendak. Brigida Intxaustik izan zuen horren ardura Martin Iturriza senarraren laguntzarekin, eta gaur egun, haien alaba Kandik du dendaren ardura.

Herriko plazan egin dute hitzordua eta herritar ugari izan dira bertan, heldu zein gazte. Ekitaldia hasteko suziria bota dute eta ondoren dendako atarira gerturatu dira. Hain justu, atzo, Iturrizaren urtebetetze eguna izan zen eta Zorionak zuri abestu diote lehenik. Ondoren, herritarrek prestatutako bertsoa abestu eta bere senideek Agurra dantzatu diote. Lore sorta ere eman diote eta Aitzol Izquierdo alkateak oroigarri bat eman dio, herriaren esker ona adieraziz.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!