Umorez agurtu dute urtea Berrobin

Tolosaldeko Ataria

Urte Zahar Martxa egin dute Berrobin. Mozorrotuta herriari pare bat itzuli eman dizkiote korrikalariek eta ondoren herriko eskolan hamaiketakoa egin dute elkarrekin.

Urtea umorez agurtzeko Urte Zahar Martxa egin dute Berrobin. 11:00etan udaletxe atarian bildu dira herritarrak eta herriari itzuliak eman dizkiote, batzuk korrika eta beste batzuk oinez, bakoitza bere martxan.

Umorez, dibertsioa ardatz hartuta eta elkarrekin ospatu nahi izan dute urte zahar eguna Berrobin eta hainbat herritar mozorrotuta agertu dira martxara. Mozorro onenarentzat sariak ere izan dira amaieran.

Parte hartzaile guztiek herriko eskolan hamaiketakoa egin dute goizari errematea emateko.

Erlazionatuak

Lasterka, nork ondoen pasa

Tolosaldeko Ataria 2023 abe 31 Berrobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!