Hasi da azoka Berrobin

Leyre Carrasco 2023ko abenduaren 17a

Baserritar eta nekazariek Berrobiko plaza hartu dute; askotariko produktuak erosteko aukera izango da goiz osoan zehar, baita tripa betetzeko ere.

Iazko arrakasta ikusi ostean, aurten bigarrengo aldiz antolatu dute udazkeneko azoka Berrobin. Eguraldia lagun, Berrobi bertako eta inguruko baserritar eta artisauek euren postuak jarri dituzte herriko plazan. Honela, 20 postu izango dira eguerdira arte, eta denetan izango da zer ikusi, zer dastatu eta zer erosi. Hotzari aurre egiteko, talo beroak jateko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!