Babarrun jatea egingo dute larunbatean Berrobin

Ataria 2023ko azaroaren 27a

Bihar izango da izena emateko azken eguna Iturriza janari dendan edo Iriarte jatetxean, eta 25 euro ordaindu beharko dira.

Babarrun jana prestatu dute larunbaterako Berrobiko ostatuan. Menuan, gainera, babarrunak sakramentuekin izateaz gain, gazta menbrilloarekin, kafea eta edaria ere izango da. Prezioa 25 eurokoa izango da eta bihar izango dute izena emateko azken eguna, Iturriza janari dendan edo Iriarte jatetxean. Bazkariari 14:00etan emango diote hasiera, eta bazkalostean Tolosaldean behin jolasa egingo dute. Babarrunak jaten ez dituzten herritarrentzat mahai batzuk jarriko dituzte, otordua etxetik ekarrita festa giroan bazkaldu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!