Oreka pertsonala berreskuratzeko emakume topaketa egingo dute Berrobin

Ataria 2023ko azaroaren 27a

Dolua izango dute oinarri asteazkenean 17:00etan egingo duten topaketan, Etxolan; Tamara Arroyo psikologoaren parte hartzea izango dute.

«Hitzaldi-tailer honek oinarrizko orientazio psikologiko bat eskaini nahi du, ulertezina den horretan argi izpi xume bat piztuz», esan du Ester Poveda antzerki irakasleak. Izan ere, bere esanetan, «dolu emozionala galera batek nahastutako oreka pertsonala berreskuratzeko aukera ematen duen egokitzapen prozesu bat da».

Horregatik, dolua oinarri hartuta, Dolu emozionala ulertzen. Galera baten BiziPena lelopean egingo dute topaketa asteazkenean 17:00etan, Etxolan. Bertan, Tamara Arroyo psikologoaren bisita jasoko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!