Sabela bete osteko jolasak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 26a

Ibin kirol klubekoek antolatuta, herri jolasak egin dituzte berrobitarrek arratsaldean. Denera zortzi jolas egin dituzte, eta eguraldia lagun ez izan arren, denbora atsegina pasa dute elkarrekin jolasean.

San Agustin jaietako bigarren egunean, kuadrilla eguna ospatzen ari dira Berrobin, eta 19:00etan, kuadrillen arteko bazkariaren ostean, jolas ezberdinak egin dituzte herritarren artean. Gauean, Muxutruk taldea eta DJ Andoni arduratuko dira berrobitarrak dantzan jartzeaz.

Biharko egitaraua:

ABUZTUAK 27, IGANDEA

  • 11:30. Herri kirolak. Aizkoran: Julen Alberdi eta Ugaitz Mugertza. Harrijasotzailea: Maddi Gesalaga.
  • 12:30. Villabonako Besamotza konpartsako erraldoiak eta buruhandiak. Bermuta plazan, Iriarte jatexearen eskutik.
  • 18:00. Sagardo dastaketa, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
  • 22:00. Mozorro lehiaketa.
  • 23:00. Joxe Mendizabalekin dantzaldia.
  • Ondoren. DJ Andoni.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!