Joan direnak gogoratzeko ekitaldia

Ataria 2023ko ekainaren 19a

Gereziondoaren ekitaldia egin zuten pasa den ostiralean Berrobin. Hain zuzen, Porrotx pailazoak duela hiru urte eman zion herriari gereziondoa, eta ordutik urtero egiten dute ekitaldia.

Guraso elkarteak antolatuta «galdu ditugunak, urrundu direnak eta gure bihotzean daudenak» gogoratzeko ekitaldia egin zuten pasa den ostiralean. Ekitaldi xumea egin zuten eta hunkigarria izan zen oso. Bittor Madinak heriotzaren inguruan hitz egin zuen eta Himalayako mendietan egin ohi den moduan, mezuak zituzten koloretako zapiak zintzilikatu zituzten, haizeak eraman zitzan. Era berean, krabelin zuriak jarri zituzten zuhaitzaren oinean. Bukatzeko, ikasleek jarritako plaka batean dagoen bertsoa abestu zuten eta herriko txarangarekin joan ziren plazara ekitaldiari amaiera emanaz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!