Udaberriko Azokak hartu du Berrobi

Leyre Carrasco 2023ko maiatzaren 7a

Mota askotariko artisau produktuak nahiz jakiak erosteko aukera izan da goiz guztian zehar, eta arratsaldean ere izango da zertaz gozatu bertan.

Udaberriko girorik izan ez bada ere, Udaberriko Azoka egin dute Berrobin. Hala ere, euririk ez du egin eta jende ugari ibili da postuz postu. Artisau produktu ugari izan dira bertan, eta horiek erosteaz gain, aurretik dastatzeko aukera ere izan dute gerturatu diren herritarrek.

Arratsaldean ere festak ez du etenik izango, eta herriko haur, gazte eta helduen dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da 18:00etan herriko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!