Berrobi Bizik udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ataria 2023ko maiatzaren 5a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako herritar desberdinez osatutako herri plataforma sortu dute eta Aitzol Izquierdo izango da alkategaia.

Herri plataformaren helburua «herria garatzea» da. «Garbi ditugu bertan ditugun gabeziak eta hobetu daitezkeen gauzak; horregatik, programa zabal bat prestatu dugu gure ikuspuntu eta helburuetan oinarrituz». Taldea herritarrei aurkezteko asmoz, aurkezpen ekitaldia egingo dute, maiatzaren 14an, igandea, 12:30ean, Etxolan. «Hitzordu honetan, gure programari buruzko azalpenak jasoko dituzue eta saioa amaitzean, hamaiketako bat eginez, gaiei buruz eta guretzako dituzuen ekarpenei buruz hitz egin ahal izango dugu aurrez aurre, gertutasunez», adierazi diete herritarrei.

  1. Aitzol Izquierdo Diaz de Guereñu
  2. Nagore Segurola Azkonobieta
  3. Iker Elustondo Juantorena
  4. Mireia Lecea Urrutia
  5. Iñigo Aurkia Zapirain
  6. Jon Altuna Mendizabal
  7. Leire Jauregi Agirretxe

Ordezkoak:

  1. Esti Armendariz Azpiroz
  2. Niko Artola Noble
  3. Maier Ugartemendia Ugartemendia
 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!